'Seguru Baietz' kanpaina Mendaron izango dugu

Jolasean ikasteko aukera izango da.
Jolasean ikasteko aukera izango da. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Bihar arratsaldean, 16:30etik aurrrera, herriko enparantzara 'Seguru baietz' mugikortasun seguruari lotutako sentsibilizazio kanpaina berriro ere, gure herrira iritsiko da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Trafiko Zuzendaritzak, kamioia eta erabilera anitzetarako egokitutako bi karpa jarriko ditu, istripuak prebenitzeko zer nolako jokabidea izan behar den buruzko informazioa emanaz.

Sentsibilizazio kanpaina hau batez ere familiei eta haurrei bideraturik dago eta bertan hainbat helburu eta eduki landuko dira, adibidez, autoan haurrak lotzeko sistemak ezagutzea eta hauek egoki erabiltzea ,indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzea, haurraren pisuari eta tailari egokituta...

Informazio guzti hau modu egoki batean lantzen da eta horretarako ordenagailu batzuk erabiliko dira. Ordenagailu hauetan, gaiarekin lotutako jolasetan ibiltzeko aukera izango da.

Aurreko urteetan bezala, Trafiko Zuzendaritzak sentsibilizazio kanpainahau abian jartzea erabaki du, lantzen den mezua euskadiko bazter guztietara iritsi ahal izateko.

Fotos

Vídeos