Santixau eguna ospatzeko ikuskizun ugari izango dira egunean zehar

Santi Ugalde eta Gemma Martinez, kale antzerkian. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Santanak martxa onean doazela ezin dira ukatu eta oraindik ere bi egun luze geratzen dira jaietaz ezin hobeto disfrutatu ahal izateko. Gaur Santixao eguna izanik, hainbat ikuskizun desberdin daude egun guztian zehar, goizeko 11:00etan kalejira izango da eta Deba herriko erraldoi eta buruhandiak goizeko dianarekin batera kaleetan zehar aterako dira. Ondoren Garagartzako eleizan mesa nagusia ospatuko da eta eguerdiko 13:00etan, Nafarroatik 'Voces Riberas' taldekoek jotak abestuko dituzte Goñati pilotalekuan.

Bazkal ondoren arratsaldeko 17:00etan hasita, esku pelota desberdinak ikusteko aukera izango da, gaztetxoen erakustaldia alde batetik eta emakumeen Cup partidak bestaldetik. Frontoiko emanaldia bukatu ondoren, Azpilgoeta auzoan DJ festa izango da, 19:00etan hasita, bertan DJ Zabbak musika jarriko du.

Gauean, nagusien danborrada izango da 22:30ean hasita eta danborrada bukatu ondoren, Akerbeltz taldearen eskutik euskal rock eta doinuek gaua alaituko dute goizaldera arte.

Giro ezin hobea

Aurreko egunetan oso giro onean ospatu dira jaiak , bai adinekoen eguna baita haurren eguna ere. Adinekoen eguna igandean ospatu zen eta eguraldi onak lagunduta jende asko ibili zen herriko kaleetan zehar, izan ere goizean eta arratsaldean ikuskizun ugari izan ziren eta aspertzeko astirik ez zen egon. Herriko trikitixa taldeak eta Alurr dan- tza taldeak, euskal herriko dantza tradizional eta modernoen erakustaldi ederra eskaini zituzten. 'A cal y Canto' izenburuko antzezlana ere, oso txalotua izan zen, gaur egun gizartean dauden arazoak oso ondo irudikatu baitzuten humore puntu oso on batekin.

Bestalde, atzo astelehena, euriaren presentziak ikuskizunak desluzitu zituen baina haurrek ezin hobeto pasa zuten beraientzat jarri zituzten jolas atrakzio, haur danborrada eta 'Txapela buruan eta dantza munduan' ikuskizun eta ekintza guztiekin. Gaua, potente etorri zen 'Huntza' taldearen kontzertua izan zelarik protagonista eta ondoren DJ Elepuntok jendea goizalderarte dantzan jarri baitzuen.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos