Santa Zezilia eguna diplomak banatuz ospatu zuten Musika Eskolan

Musika Eskolak diplomak banatuaz ospatu zuen Santa Zezilia. /
Musika Eskolak diplomak banatuaz ospatu zuen Santa Zezilia.

Gaur, Olatz Salvadorren kontzertua akustikoa 21:00etatik aurrera

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Musika Eskolak ere Santa Zezilia eguna ospatu du, atzo zaindariaren eguna izanik jai egin zuten, asteartean berriz klaseak normaltasun osoz izan zituzten eta astelehenean ospatu zuten jai berezia. Arratsaldeko lehen orduan motxorra eskaini zieten eskolan diharduten 240 ikasleei, segidan kontzertu txiki bat izan zuten Huntza taldearen 'Inundik iñoare' eta Josean Pascualek moldatutako 'Xixili' eskainiz, eta jarraian Jose Angel Lizardi alkatea buru zela 2016-17 ikasturtean II. nibela gainditu duten ikasleei diplomak banatu zizkieten.

Guztira 8 ikasle izan dira bigarren nibela gainditu dutenak; Onintza Orue, Nagore Aizpitarte eta Nadeth Iparragirre zeharkako txirulan; Shua Iparragirre klarinetean; Jone Rivas eta Naroa Etxabe pianoan; Ane Iparragirre trikitixan, eta azkenik Beñat Alberdi tronboian. Diplomak banatu ondoren, 'Eguneta' Musika Eskolako patioan bertan, zenbait jolas izan zituzten eta azkenik kalera jaitsi ziren, bai Trikitixa taldea eta Baita Banda Txikia ere.

Olatz Salvador kontzertuan

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren inguruan, gaur bi ekitaldi burutuko dira, biak ere Zubixan. Batetik arratsaldeko 20:00etan, 'Klitto' aldizkari digital feministaren aurkezpena burutuko da eta 21:00etan, Olatz Salvador Donostiako kantari gaztearen kontzertua akustikoa burutuko da. Gogoratu Olatzek lehen diskoa kaleratua duela jadanik, Mutrikun bizi den Txuma Murugarrenekin ere parte hartu izan du zenbait jaialdietan eta baita 'Skaiketan' taldearekin ere. Gaurko ekimena EMA eta 'Zubixa Libre' kolektiboak antolatu du.

Bihar berriz Mutrikuko Zine Forum Taldea gehituko zaie, izan ere 22:00etan, 'Las Elegidas' pelikula eskainiko baitute zine forum saioan Zabielen. Ahaztu gabe, emakume raketisten erakustean aurrera jarraitzen duela eta larunbatean, 12:30ean, azaroaren 25a ospatuz, elkarretaratzea izango dela Txurruka plazan. Gogoratu saio guztiak doan izango direla.

Bestalde Mutrikuko Institutuan, bihar ostiralez, 10:45ean, ekitaldi berezi bat izango dute bertako 300 ikasleek, larunbatean ospatzen den egunarekin bat eginik mosaiko erraldoi bat osatuko baitute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos