Santa Eskea, gaurko protagonista nagusia

Atzo, herriko txikienak ibili ziren koplak kantari. /  ZABALA
Atzo, herriko txikienak ibili ziren koplak kantari. / ZABALA

AMAIGOIA ZABALA MENDARO.

Atzo ikastolako haur eta gaztetxoak herriko hainbat tokian Ageda Deunaren eguna ospatzeko asmoz, koplak abesten ibili ziren. Gaur, herriko talde desberdinek hartuko dute protagonismoa. Goizeko 8:30ean udaletxe azpian Santa Eskean ibiliko diren guztiak elkartuko dira eta handik, 3 talde desberdinetan banaturik herriko bailaretara zabalduko dira, baserrietako lagunei koplak abesteko asmoz. Eguerdi aldera, herrira jaitsi eta herriko kaleetan zehar ibili dira. Bukatu ondoren parte hartzaile guztiek Aizpe elkartea bazkari edar batekin egunari bukaera emango diote.

Gaur berriz, San Blas eguna da. Usadio zaharrari jarraitzeko asmoz lagun ugari izango dira elizara joango direnak opilak eta bestelako jakiak eta lepoan jartzeko hariak bedeinkatzera. Meza, Azpilgoetako elizan izango da goizeko 11etan.

Esku pelota txapelketa

Herriko pilotariak arratsaldeko 17:00etan, Gipuzkoako eskolarteko esku pilota txapelketarekin aurrera jarraituko dute. Gaur, Mendaro, Bergara, Soraluze, Deba eta Elgoibartik etorritako pilotariek bata bestearan aurka hainbat partida jokatu behar izango dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos