Borrar
Ezten Giro taldearen esku joango da biharko erromeria Samikollan.
Samikolla auzoko jaiek bat egingo dute Galbaixo atarikoekin

Samikolla auzoko jaiek bat egingo dute Galbaixo atarikoekin

Etsaieroak eta Ezten Giro arituko dira kontzertuetan

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Viernes, 8 de septiembre 2017, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Galbaixo jaietako atarikoak ospatuko dira asteburuan, hain zuzen Samikolla auzoko jaiekin bat egingo dutenak, ondorioz bi eta hiru ekimen desberdin ordu berean ospatuko dira, baina hala ere publikorik ez zaie faltako.

Samikolla auzoko jaiei erreparatu ezkero, bihar larunbatez hasiko dira, horretarako goizeko 11:00etan, erraldoi eta buruhandien konpartsa kalejiran aterako da Txurruka plazatik, eta behin Samikollara iritsi ondoren, txupinazoa izango dute, ondoren brindisa eta puzgarrien estalpearen irekiera. Izan ere eguraldi txarra adierazita dagoenez gero, karpa handi batekin plaza estaliko bai dute.

14:30ean, auzotarren bazkaria izango dute guztira 40 bat lagun bilduko direlarik, arratsaldeko 18:00etan Ibiri abeltegiko zezen txikiak eta poniak izango dira, arratsaldeko 20:00etan Igor Elortza eta Jon Maia bertsolariak arituko dira kantari txosnatik zuzenean, eta gaueko 23:00etan, Etsaiakeroak lekeitiarren kontzertua hasiko da. Garai bateko Etsaiak taldeko kantaria zen Auo buru dela musikari talde bat bildu baita berriro ere. Hauek amaitu bezain laster hasiko dira Ezten Giro taldekoak erromeria eskainiz.

Igandean, berriz, goizeko 11:00etan izango dute elizkizuna San Nikolas ermitan, eta ondoren auzoko edadetuenei omenaldia eskainiko zaie, eta horren inguruan salda eta txorizoa ere banatuko dute antolatzaileek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios