Pintxo txapelketan parte hartzeko izen emate epea zabaldu da

Pintxo ederra. /  ZABALA
Pintxo ederra. / ZABALA

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Udalak abian jarri du dagoeneko aurtengo VII. Pintxo txapelketa. Maiatzean ospatuko da eta herriko ostalariek, lehiaketan parte hartzea nahi baldin badute, apirilaren 20 baino lehenago eman beharko dute izena.

Udalak antolatzen duen zazpigarren edizioa da aurtengoa, herriko ostalaritza sektorea sustatzea izanik jarraitzen duen helburu nagusia. Txapelketan, herriko establezimendu guztiek parte hartu dezakete eta izena ematean, pintxoaren euskarazko izena eta pintxoak daraman oinarrizko osagarrien zerrenda eman behar dira baita ere.

Bi epaimahai egongo dira aurten ere, bata teknikoa eta bestea herrikoia eta guztira, tabernarien artean, 4 sari banatuko dira, bi sari, lehen sariak izango direlarik, bata epaimahai teknikoarena eta bestea, herrikoiarena. Era berean, txapelketan parte hartzen duten pertsona guztien artean ere, 50 euroko bi bonu zozketatuko dira, 1go saria lortu duten establezimenduetan gastatu ahal izateko.

Txapelketan parte hartzeko oinarriak udaletxean daude.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos