Piñastei egunak urdinez jantziko ditu Mutrikuko portu inguruak

Poza nagusia Narrupe elkarteko sukaldariena.
Poza nagusia Narrupe elkarteko sukaldariena. / ARGAZKIAK GORRITIBEREA

Mari Jose Arrieta eta Feli Sololuze izan ziren irabazle XXVII. marmitako lehiaketan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

'Piñasteiko txerrixa; eman ez, jan ez' horixe dio Mutrikuko esaera zaharrak. Horren inguruan burutu zuen Xiri Andonegik latexko irudia eta txerri erraldoiak markatuko du gaurko jaiaren hasiera. Goizeko 11:00etan, erraldoien eta buruhandien konpartsa eta Musika Bandako txarangarekin abiatuko dira moila aldera. Ordurako 'Aizabia' elkartean gozatu ederra jasoa izango dute jubilatuek, ohi bezala hamaiketakoa eskainiko baitzaie. Umeen jolasak ere ordu horretan hasiko dira eta sardina erreak eskainiko dituzten postuak ere martxan izango dira ordu horretarako. 13:00etan puntuan hasiko da sokamuturra 'Ibiri' abeltegiko zezenekin, eta ondoren izango da bazkari ederrik edozein txoko, karpa edo eta estalpetan.

Arratsaldeko sokamuturra berriz 18:00etan hasiko da eta ohi bezala 'Pakito Txokolatero' dantzatuaz amaituko da portuan, baina Beheko Plazan jarraipenik izango du asteburua dela aprobetxatuz. Gaueko 22:30ean, 'Bide Batez' taldearen erromeria hasiko baita, eta ondoren, Rikardo Rodriguez herritarrak parte hartzen duen 'The Sinbusters' taldea eta Oier Mendizabal herritarraren disko festa hasiko da.

Narrupekoak garaile

Atzo ospatu zen XXVII. marmitako lehiaketa 'Narrupe' elkarteko Mari Joxe Arrieta eta Feli Sololuzek irabazi zuten. Beraientzat izan ziren txapelak eta 250 euroko saria. Bigarren Bartolo Belaustegi eta Josue sailkatu ziren, 175 euro eskuratu zituztelarik. Hirugarren Xabier Mendiguren izan zen, laugarren Xabier Larrañaga, bosgarren Juan Migel Lizardi eta seigarren Belen Fundazuri. Ondorengo enkantean, 120 euro ordaindu zen lehen lapikoa eta 130 bigarrena. Hirugarrena 110 euro eta laugarrena ere 130 euro ordaindu ziren. Gero euria hasi zen eta akabo enkantea.

Derbi en San Miguel

La jornada tendrá además un acto complementario en San Miguel dado que el Mutriku recibirá a su eterno rival, el Amaikak Bat de Deba.

El partido se jugará a las 16.00 horas. Con antelación, a partir de las 12.00 del mediodía, se estrenará el equipo regional enfrentándose al Sporting de Herrera, mientras que el Burumendi de la categoría juvenil jugará en Argixao a las 18.15 horas frente al Urola y otro que se estrenará será el Burumendi de la categoría cadete de honor que se medirá al Eibar en Unbe a las 13.30 de la tarde.

Fotos

Vídeos