Pilota eskola martxan da berriro zenbait aldaketekin

Hiru eguntean izango dituzte entrenamenduak. /  A.Z.
Hiru eguntean izango dituzte entrenamenduak. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurtengo kurtso honetan Mendaroko Pilota Eskolak 3. urtea beteko du eta laister hasiko dute liga jokatzen. Aste honetan zehar lehen bilera egin ondoren, aldaketa ba-tzuk adostu dituzte, izan ere eskola sortu zenetik haurren partaidetzak gora egin du eta hau dela aurten, entrenamenduak asteko egun gehiagotan izango dira.

Hiru egun

Zehazki, asteko hiru egunetan izango dituzte entrenamenduak, astelehen eta astearteetan arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara. Modu berri honekin, pilota eskolako ikasle guztiak batera entrenatu beharrean, adinka entrenatuko dute.

Aste honetan hasiko dituzte entrenamenduak eta norbaitek apuntatzea nahiko balu oraindik garaiz dabil. Beraz, apuntatzea edo eta informazioa jasotzea nahi duen edonork, entrenamendu egunetan frontoira agertzea besterik ez dauka.

Fotos

Vídeos