Peoia eta liburutegirako laguntzailea, Udalak sortu dituen lan postu berriak

Izenak hilaren 18a baino lehen eman behar dira Lanbiden

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bitartez emandako dirulaguntzei esker, Mutrikuko Udalak bi lanposturako deialdia egin berri du; peoiarena eta liburutegiko lagun-tzailearena. Bi postuetarako kandidatuek, ezinbesteko baldintza ba-tzuk bete beharko dituzte: Langabezian egotea eta Lanbiden lan-eska-tzaile bezala inskribatuta izatea, 35 urteko edo gutxiagoko pertsona izatea, 45 urtetik gorako adina badu enplegu-eskatzaile bezala gutxienik sei hilabete beteta edukitzea, 55 uretik gorako pertsona izatea, luzaroko langabea bada gutxienik 18 hilabetetan lan-eskatzaile bezala inskribatuta egotea eta horietatik azken 12 hilabetetan erabat langabezian egotea edo eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan egotea.

Bi eskaintzetan kontuan hartuko dira antzeko lanbideetan eskarmentua izatea edo eta herrian bertan bizitzea. Peoiaren kasuan, eskola ziurtagiria eskatuko da, euskaraz ulertzea eta oinarrizko maila batean hitz egiteko ahalmena izatea. Liburutegiko laguntzaile posturako berriz, Kultur edo gizarte dinamiza-tzaile titulua izatea, Bibliotekonomia ikasketak edukitzea edo eta Humanitate alorreko beste ikasketaren bat izatea eta EGA edo baliokidea edukitzea eskatuko dute. Bi kasuetan, Obra eta Zerbitzuak kontratu mota egingo zaie eta iraupena berriz 5 hilabeteko iraupena izango du lanaldi mota %100eko lanaldikoa izango da peoiaren kasuan eta liburutegiko laguntzailearen kasuan berriz %75ekoa. Hautaketa probak burutu ahal izateko, izenak abenduaren 18a baino lehen eman beharko dira Lanbiden.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos