Peñagarikano, Iturriaga, Gaztelumendi eta Iguaran bertsotan arituko dira ostiralean

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Galbaixoetako bertso saioa ostiralean ospatuko da Zabiel plazan, gaueko 22:30etatik aurrera. Aurten Angel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran izango dira, eta ohi bezala jaialdia Mutrikuko Bertso Eskolako irakasle zein ikasleek prestatuko dute, beraz sorpresa ederrik ez da falta izango.

Jaialdia doan izango da, eta deskuidoan eguraldi txarra egingo balu, jaialdia Zabiel kultur etxera eramango litzateke emanaldia.

Fotos

Vídeos