Pasai Donibane eta Pasai San Pedro, Mutrikuko traineruaren hurrengo zitak

Berriro ere bere ontziarekin arituko dira mutrikukoak.
Berriro ere bere ontziarekin arituko dira mutrikukoak. / GORRITIBEREA

Gaur amaituko da 25. Trophée Teink estropada

GORRITIBEREA MUTRIKU.

ARC-2 mailako estropadak aurrera jarraitzen dute eta gaur eta bihar Mutrikuko trainerua Pasaia aldean izango da; gaur arratsaldeko 17:30etik aurrera Pasai Donibanen eta bihar eguerdiko 13:00etan Pasai San Pedron.

Estropadak zenbait bereizgarri izango ditu, izan ere gaur erlojuaren kontra binaka parte hartuko baitute, eta bihar erlojuaren kontra baita, baina bakarka. Mutrikuko ontziari dagokionez, lemazain postuan izango da aldaketarik nagusiena, izan ere Jenaro Zelaia 'Axal' 25. Trophée Teink estropadan parte hartzen ari baita, eta ondorioz gaur eta bihar Aiert Elezgarai 'Axal' eta Josu Galindo lemazain gazteak izango dute aukera. Gaur bietako batek parte hartuko du eta bihar berriz besteak.

Aipatu baita asteburu honetakoen ostean beste hiru estropada geldituko zaizkiela; izan ere guztira 18 estropada bai dira, baina guztiak ere 15 estropadetan parte hartu ahal izango dute. Beraz hurrengo larunbatean, hilaren 12an, Bermeon arituko dira, abuztuaren 15ean Santoñan eta azkena, abuztuaren 20an Sestaon.

Hauei Donostiako estropadarako sailkapen froga gehitu beharko zaio, hor ere parte hartuko bai dute mutrikuarrek.

Bestalde, 25. Trophée Teink arrantza batelen estropadak gaur amaituko dira Donibane Lohi-tzunen.

Azken etapa Pasaia eta Donibane Lohitzunen artekoa beteko dute eta beti bezala arratsaldeko lehen ordurako espero dituzte 24 ontziak, horien artean Jenaro Zelaia 'Axal', Jon Koldo Romero eta Asier Lizardik osatzen duten 'Hegoa' ontzia. Aipatu baita 24 ontzien artean oso ondo sailkatua dagoela Mutrikuko ontzia, izan ere Mutrikura iritsi zirenean 5. postua egin bazuten, Orion 4. postua lortu zuten.

Fotos

Vídeos