Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ostiral saioko momentu bat. A.Z.
Pailazoek ikuskizuna ederra eskaini zuten

Pailazoek ikuskizuna ederra eskaini zuten

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Martes, 5 de junio 2018, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostiral arratsaldean 'Borobilean' ikuskizuna antzeztu zuten Pirritx eta Marimotots pailazoek. Porrotx ezin izan zen herrira gerturatu gaixotu omen zelako, baina hala ere beste protagonistek saioa, ongi bete zuten eta ohi den bezala, ez ziren falta izan abestiak, korografiak eta istorioak.

Ostiralean jende ugari hurbildu zen Ikastolako jolastokira, nahiz eta aurreko urteetako beste ez izan. Oraingoan 350 inguru sarrera saldu zituzten eta Udaleko kultura teknikaria pozik agertu zen, izandako harreragatik.

Igandean, ostiralean hasitako ikuskizunek jarraipena izan zutela esan daiteke, egun hortan, herriko 10 gaztetxok antzerki saioa eskaini baitzuten San Agustin Kulturgunean. Kale Antzerkiaren izenpean, 'Bon Voyage' antzezlana aurkeztu zuten eta istorioaz aparte, dantzak eta koreografiak ez ziren ere falta izan. Aretora hurbildu ziren guztiek, arratsalde entretenigarri bat igaro zuten eta saioaren erdialdean, bertara hurbildu ziren haur gehienak taula gainean bukatu zuten hainbat dantzetan parte hartzen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios