Ostiralean bukatuko dira udaleku irekiak

Uztailaren 3an hasi eta aste honetako ostiralera arte, Mendaroko 63 haur udal udaleku irekietan gustora ari dira

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurten izan da lehen aldia udaletxeak udalekuak kudeatu dituela, orain arte herriko In Laike aisialdi taldekoek aritzen bait ziren lan horretan. Udalaren kezka, arauak eta legeak betearaztea zen eta horretarako denbora libreko zuzendariak eta begiraleak nahi zituen, hau dan tituludun jendea. Herriko taldeak ehuneko ehunean arauak ez zituelako betetzen, Elgoibarko Izarrarekin hitzarmen bat sinatu zuten eta Elgoibarko talde hau da gure herrian ere uda udalekuak antolatu dituen elkartea. Beraz, aurtengo begirale taldean In Laikeiko jendeaz aparte Elgoibarko begiraleak ere ikusi ditugu.

Hasiera batean, udalekuak HH3tik LH6 arteko haur eta gazteentzat zuzendu zituzten, baina guraso langile askok haurtxoen adina jaisteko eskatu zuten udaletxean, opor garaian lanera joan beharrak zaintzako arazo asko suposatzen duelako.

Udalaren erantzuna zabala izan zen eta HH2ko haurtxoak parte hartu dute baita ere. Adin tartea oso zabala denez, adin desberdinetan banatu dituzte taldeak, bakoitzari ekintza egokituak eskaini ahal izateko. Horrela, egun hauetan zehar, handik eta hemendik ikusi ditugu herriko haurrak hainbat talde desberdinetan sakabanaturik, urezko, kooperazio, talde... jokoetan jolasten, abesten, mendi irteerak egiten etab.

Fotos

Vídeos