Oporrak Gaztelekuan eta Ludotekan

Herriko gazteak, mendian gora.

A. Z. MENDARO.

Ekainaren bukaeran Ludotekak eta Gaztelekuak ateak itxi zituzten datorren kurtsora arte. Urtero ohi den bezala, Gaztelekua izango da irailaren hasierako astebukaeran berriro martxan jarriko den zerbitzua eta irailaren bukaeran Ludotekaren txanda izango da.

Akelarrearen ikuskizuna izan zen herrira begira antolatu zuten azken ekitaldia eta bertan parte hartu zuten gazteak, Nafarroako Baztan Abentura parkera txangoa egin zuten Arroila eta Tirolina ekintzetan parte hartzera. Txangoa izan zen ikasurteko itxiera ekintza eta antolatzaileek espero dute datorren kurtso berria aurtegoaren parekoa edo hobeagoa izatea.

Fotos

Vídeos