Olentzerok San Migel, Beheko plaza eta Txurruka plaza ibilbidea burutuko du

Olentzeroren etorreran detaile guztiak zaintzen dira. / GORRITIBEREA
Olentzeroren etorreran detaile guztiak zaintzen dira. / GORRITIBEREA

Arratsaldeko 18:00etan aterako da gaur, igandea, San Migel ikastetxetik

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Ailegatu gara Gabon gauera ere eta gaurko protagonista Olentzero izango dugu zalantzarik gabe, Mutrikun urtetik urtera arrakasta gehiago duen pertsonaia, izan ere bere inguruan komitiba handia osatzen baita. Irteera arratsaldeko 18:00etan izango du San Migel ikastetxetik, eta lehen geraldia San Migel erresidentzian izango du bertako egoiliarrei ere bizi-poz apur bat eskaintzeko. Ondoren, San Agustin kalera jaitsi ondoren, idiari lotutako gurdira igoko da Beheko plaza arteko ibilbidea osatzeko. Beheko plazan zain izango du Mari Domingi eta bien arteko bilkuraren ondoren, berriro ere gurdira igo eta Erdikokaletik barrena iritsiko dira Txurruka Plazara.

Ibilbide guztian,Musika Eskolako Akordeoi taldekoak izango ditu laguntzaile pandero jotzaile taldearekin batera, izan ere pandero jotzaileetan jende berria sartu baita. Behin Txurruka plazara iritsitakoan, udaletxeko arkupetan jarriko dira biak umeen eskutitzak jasotzeko. Esan beharrik ez dago umeen aitzakian hainbat guraso izango direla kalean, ondorioz giro berezi bat sortuko delarik.

Goizean Musika Banda Txikia

Ez da hau eguneko ekimen bakarra izango, goizetik Musika Banda Txikiko musikariak aterako baitira kalez kale gabon doinuak interpretatuz. Jasoko duten guztiak gainera Misio Taldekoentzat izango da. Arratsaldean, lehen aterako den taldea parrokikoa izango da, arratsaldeko 17:30ean entsaioa baitute Parrokian bertan eta ondoen aterako dira kaleak girotzera. Presoen aldeko Olentzeroa berriz 19:00etan bilduko da Zubixan eta ondoren aterako dira kantari kalez kale, hauek ere Txurruka plazan amaitzeko asmoz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos