Oihana Kortazarren hurrengo erronka

Oihana bera izan zen argibideak ematen ariko zena ostiralean.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Joan zen ostiralean zabaldu zituen ateak Oihana Kortazar eta Jon Agirrezabalagak martxan jarri duten ekimen berriak. Jose Maria Alzibar kaleko 12. zenbakian zabaldu dute kirol zentro berria, guztira 67 metro koadro dituena, baina oso ondo banatuta aurkitzen dena: sarrera txiki batekin, pasillo baten bidez, masaje eta osteopatia gelara joan zintezke, hain zuzen Jon arduratuko delarik zerbitzu horretaz; ondoan bulego txiki bat dute eta gelarik handiena kirol ekimen desberdinetarako prestatu dute, bereziki K-Stretch zerbitzura, horretaz Oihana bera jabetu delarik. Mendi lasterketetan hainbesteko lorpenak dituen Oihanak ere hamaka itxura duen makina berri horretaz baliatzen da bere entrenamenduak burutu ahal izateko.

Etxerre Loratokia

Ez da azkenaldian herrian jarri zen ekimen bakarra. Izan ere, San Jeronimo auzoan berriro ere martxan da Etxerre Loratokia, izen bereko baserriaren alboan. Lore naturalen munduan duten eskarmentu guztia bertaratzen direnen eskura.

Fotos

Vídeos