Borrar
Encinas San Migelen izan da entrenamenduak zuzentzen.
Neskak 'Azpeitia cup 2018' txapelketan

Neskak 'Azpeitia cup 2018' txapelketan

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Sábado, 16 de junio 2018, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Azpeitia Cup 2018' infantil nesken adiskidetasun txapelketa hasiko da gaur, goizeko 9:00etan, eta bertan Mutrikuko Futbol Taldeak ere parte hartuko du. Josu Elezgarai 'Txaparrok' entrenatzen duen taldeak oso denboraldi ona burutu du eta txapelketa esanguratsu honetan ere maila ona emateko esperantza daukate. Tokatu zaien multzoa ere halakoa da; Barcelona, Goierri Gorri-A, Zaldua eta Touring A taldearekin osatuko bai dute bostekoa. Guztira zazpi multzo daude, eta final laurdenak, finalerdiak eta finala bihar jokatuko dira. Mutrikuko neskak ordu hauetan jokatuko dituzte partidak; 9:00etan, Goierri A-Mutriku; 10:30ean, Zaldua-Mutriku; 12:30ean, Barcelona-Mutriku eta 16.30ean, Touring A-Mutriku. Aurreko egunetako entrenamenduak seriotasun handiz hartu dituzte neskak, besteak beste Errealeko jokalari ohia den Aintzane Encinas ere San Migelen izan delarik, azken zuzenketak egiteko. Ea suerte apur bat duten nesken eta sailkatzea lortzen duten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios