Nautilus Museoa aurten bisitatzeko azken aukerak

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Nautilus Museoa bisitatzeko azken egunak izango ditugu gaur eta bihar aurtengoari dagokionez. Gaurkoan 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara ikus ahal izango da, eta bihar Santu Guztien eguna izanik, goizeko ordutegia izango du bakarrik.

Bestalde, igandean Olatuen Planta bisitatzeko taldea bat osatu zen azkenik, 9 lagunek bisitatu ahal izan zuten euskarazko ordutegian. Gogoratu hurrengo bisita azaroaren 25ean izango dela, baina aurrez gutxienik bi bisita berezi antolatuak daude; lehena Donostiatik datorrena eta bigarrena Arabako Duranatik datorrena.

Fotos

Vídeos