Mutriku-Zarautz errubgi partida jokatuko da bihar Berriatuan

Errugbi partida. /  A.G.
Errugbi partida. / A.G.

A. GORRITIBEREA MUTRIKU.

Berriatuako San Gregorio jaiak oso estimatuak izaten dira Mutrikun, eta horren lekuko joan zen larunbatean Mutrikuko Sokatira Taldekoak 680 kilo barruko mailan lortu zuten laugarren postua, edo eta bihar ostiralez, arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango den errugbi partida.

Mutriku-Zarautz partiduak jokatuko dira, bi mailetan; 12 urte azpikoak eta 14 urte azpikoak. Mutrikutik 40 bat haur arratsaldeko 15:00ak aldera aterako dira, beroketak egingo dituzte eta errugbiaren onurak erakutsi dizkiete Berritxuko haurrei; eta partidak amaitu ondoren, festaz gozatzeko aukera ere izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos