Mutrikuko traineruak getxoko banderan parte hartuko du gaur

Arraunlariek joan zen igandean ontzia hartu eta Intxirrixa bidean./
Arraunlariek joan zen igandean ontzia hartu eta Intxirrixa bidean.

Zumaiako 'Telmo Deum' ontziarekin parte hartuko dute

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Joan zen asteburuan izan zituzten bi saioen ondoren, Mutrikuko Arraun Taldeko traineruak gaur goizeko 10:30etan parte hartuko du Getxoko XI. banderan. Joan zen larunbatean izan zuten istripu txikiaren ondoren, non traineruaren bi toletak hautsi zituzten moilako gelara trainerua jaisten ari zirela, astean zehar Orion izan dute ontzia zenbait konponketa egiten, eta ontzia dagoeneko Mutrikun badute ere, astebete utziko dute ongi pegatua gera dadin. Bien bitartean, entrenamenduak Zumaiako 'Telmo Deum' ontziarekin burutu dituzte astean zehar, eta gaur ere ontzi honekin joango dira Getxora, beraz gaur kolore gorria izango du Mutrikuko ontziak. Aurreko asteburuko datuei erreparatuz, Pasaian zein Mutrikun seigarren postuak lortu zituzten, nahiz eta Hibaikako banderan irabazle izan zen Lapurdi ontzitik 48:38 segundotara sailkatu eta Mutrikun berriro ere garaile izan zen Lapurditik 31:36 segundotara sartu, eta hori nola halako konponketa eginaz joan zirela, baina beti ere bi toleten euskarria hautsiko ote zen beldurrez.

Zenbait aldaketa

Gaur ontzia osatuko duten hamalaukoan ere aldaketaren batzuk izango dira: Proan Ekain Iriondo joan da, eta estriborretik Josu Marin, Iñaki Aristi, Jon Badiola, Ander Egaña, Xabi Urreisti eta Mikel Goenaga. Baborretik berriz hauek joango dira: Ibon Goenaga, Fernando Rodriguez, Nikanor Ortiz de Landaluze, Aritz Alberdi, Kepa Arrizabalaga eta Egoitz Elezgarai. Patroia berriz Jenaro Zelaia 'Axal' izango da. Gogoratu asteburu honetan ARC-2 mailan izango den estropada bakarra izango dela gaurkoa, hurrengo zita abuztuaren 5ean Pasai Donibanen izango dute, eta gero etorriko dira Pasai San Pedro, Bermeo, Castro Urdiales, Santoña, Laredo, Kaiku eta Colindres, azkenengo hau abuztuaren 26an. Tartean Donostiako sailkapen froga ere izango da, beraz eskubete lan izango dituzte Mutrikuko arraunlariek udaran zehar.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos