642 mutrikuarrek parte hartu zuten giza katean

Mutrikuarrek lekukoa hartu zuten puntuan N-634 errepidean. /
Mutrikuarrek lekukoa hartu zuten puntuan N-634 errepidean.

A.G. MUTRIKU.

Mutrikuarren aldetik erantzun handia izan zuen igandean 'Gure Esku Dago' dinamikak antolatutako Giza Kateak. Egunean bertan 24 lagun aritu ziren antolaketa lanetan eta saretuak berriz 642 izan ziren guztira. 90 bat lagunek oinez egin zuten joan etorria eta Debako kuartel zaharretik Mendaro aldera zituzten 2 kilometroak osatu ahal izan ziren azkenik.

Giroa ezin hobea izan zen, izan ere 11:30etarako guztiak bere puntuetan bai ziren, nahiz eta katea 12:00etatik 12:30etara osatu. Trikitilariak, txistulariak, Erraldoien konpartsa, hainbat eta hainbat herritar izan ziren joandakoak.

Hitzaldia gaztetxean

Gaztetxeko Asanbladak antolaturik, gaur arrasaldeko 19:00etan, Ahoztar Zelaietaren hitzaldia izango da. 'Korrupzioa Euzkadin' izango da hitzaldiko gaia, eta oinarrian, 'Euzkadi S.A., El gen corrupto del PNV' liburu dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos