Mutriku futbol taldeak urteko batzarra egingo du gaur arratsaldean

Burumendi taldeko kadeteak Ohorezko Mailara igotzea lortu ondorengo dokumentua. / GORRITIBEREA

19:15etan izango da Zabiel kultur etxean

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Arratsaldeko 19:15etatik aurrera Zabiel kultur etxean egingo den urteko batzarrera deituak daude Mutriku Futbol Taldeko bazkideak, gurasoak eta baita laguntzaileak ere. Sei puntu izango dira aztertuko direnak; Mutriku Futbol Taldearen ordezkaritzaren aurkezpena, 2016-17 denboraldiko kirol jardunaren laburpena, denboraldi berdineko ekonomia jardunaren laburpena, 2017-18 denboraldirako aurrekontuak, gestio plana, eta azkenik eskari galderak.

Aipatu, kirol jarduna ezin hobeagoa izan dutela talde guztiek azkeneko denboraldian, baina bereziki Burumendi kadete mailakoak, izan ere ohorezko mailara igotzea lortu bai zuten. Hurrengo urtean, Erreala, Eibar edo eta Amaikak Bat talde berdinean izango dituzte. Gogoratu bederatzi taldeetatik zazpi igoera fasean edo eta txapeldunen fasean izan direla, beraz kirol aldetik emaitzak aspaldiko partez onenak izan dira. Datorren urterako prestatzen ari diren egituraren berri ere emango dute, eta beste taldeetan bezala, zeintzuk jarraitzen duten edo eta beste taldeetara salto egingo dutenen berri ere adieraziko da batzarrean.

Temas

Eibar

Fotos

Vídeos