Musika eta kantuaren gozamena

Musika Bandak eta UKKEME koralak musikaz eta kantuz jantzi zuten larunbata. /  GORRITIBEREA
Musika Bandak eta UKKEME koralak musikaz eta kantuz jantzi zuten larunbata. / GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Larunbateko bi kon-tzertuak gogoangarriak izan ziren benetan. Musika Banda gorantz doa nabarmen eta hori kontzertu batetik bestera nabaria da. UKKEME koralak, berriz, sorpresa atsegina eman zuen komentuan. Markina-Xemeingo 'Emeki' korala eta Ondarroako 'Unanue' kamara koralak bildu dituen 28 ahots zuriek Lea-Artibaiko musika ordezkaritza oparoa eskaintzen dute. Are eta gehiago kontuan hartzen badugu zuzendari bakoitzaren xehetasunak ere agerian utzi zituztenean; horrek asko esan nahi du Yolanda Loira eta Estibalitz Arrizabalaga zuzendariengandik, baina baita taldeagatik ere. Bukaeran Melissa Mancini herritarra bakarlari zela, eskaini zuten 'Fredom Trilogy' pieza zirraragarria izan zen. Beste bi pieza ere eskaini zituzten gehigarri bezala 'Dobi li' Israelgo folk kantua eta 'Malakatunba' Josu Elberdinek egina.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos