Musikak ere presentzia handia izango du hilabeteko honetan. Datorren barikuan Astigarragako 'Norberto Almandoz' musika eskolakoen kontzertua izango da Zabiel plazan, arratsaldeko 19:30etan. Kontzertuak berebiziko garrantzia du, izan ere Mutrikuko Udal Musika eskolakoekin burutzen duten elkartrukearen ondorioa baita. Larunbatean berriz, Musika Bandaren kontzertua izango da, baina gutxitan erabili den eszenatoki batean, Atxukaleko 'Xiri gunean' hain zuzen. Behin burutu da kontzertua bertan eta entzumena oso ona da, beraz toki berrien bila abiatzeak badu berebiziko garrantzia. Azkenik aipatu, aurtengo Andoaingo piano jaialdian, Mutrikuarrak ere parte hartu zutela. Jon Galarraga, Josu Yurrita, Markos Yurrita, Miren Galarraga, Ane Benitez, Laida Arreitunandia, Ane Rivas, Ainhoa Lucia Torres, Lexuri Iriondo eta Eider Esnaola izan ziren Mutrikuko ordezkaritza gorde zutenak, eta Aintzane Basterretxea irakaslea ere gustura bueltatu zen eman zuten maila ikusiaz.
Lo + leído
Top 50
- 1
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 2
Las esquemáticas recetas de un ingeniero donostiarra que arrasan en la red
- 3
Un testigo admite presiones para declarar del principal acusado de Alsasua
- 4
Simeone se pone en forma en el Paseo Nuevo
- 5
Muere un legazpiarra de 88 años tras quedar atrapado bajo su tractor en la huerta