Musika bandak Santa Zezilia eguna larunbatean ospatuko du

Zabiel plazan, jende multzoa Bandaren kontzertuetako batean. /  A.G.
Zabiel plazan, jende multzoa Bandaren kontzertuetako batean. / A.G.

Bazkideen arteko zozketa kontzertu amaieran burutuko dute

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Hilaren 22an izango da Santa Zezilia eguna, baina Mutrikuko Musika Bandak larunbatera aurreratu du kontzertua eta ondorengo bazkaria. Kontzertua arratsaldeko 13:00etan izango da Zabiel plazan, eta eguraldi txarra egingo balu berriz Zabiel kultur etxeko ganbaran burutuko litzateke. Ohi bezala programa bariatua da eskainiko dutena; 'Roberto Forés' pasodoblea Ferrer Ferran-ena, 'Utopia' Jacob de Haan-ena, 'Euskeria 'Mariano San Miguel-ena, 'Lord of the rings' Victor López-ena eta azkenik 'El camino real' Alfred Reed-ena. Bandaren zuzendaritzapean Josean Pascual arituko da eta amaieran, ohi bezala, urteko zozketa burutuko dute; aurten Bilboko Orkestra Sinfonikoak eskainiko duen kontzertu batetara joateko bi lagunentzako sarrera izango da eta eguna osatu aldera 'Aizian' jatetxean bi lagunen-tzako afaria. Gogoratu behar da baita, Mutrikuko Musika Bandako bazkide egiteko epea zabalik dagoela, eta bazkide egiten denak urtean eskaintzen dituzten hiru kontzertuetako CDak eskuragarri izango dituela eta bide batez larunbateko zozketan ere parte hartu ahal izango dutela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos