Motxaila egun borobila ospatu zen herrian

Silvio eta Rodríguez bikotea. /  A.Z.
Silvio eta Rodríguez bikotea. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

13. Motxaila eguna ospatu zen herrian asteburuan eta ostiral gauean eta larunbat egun osoan zehar ekintza ugari eta desberdinak izan genituen. Ostiral gauean, Motxailak bertsotan saioa egin zen eta jende asko hurbildu zen San Agustin Kultur gunera . Joan ziren guztiak, gainera, oso gustora atera ziren bertatik. Bertsolariak bikain ibili ziren eta herriko bi musikarik, bertso doinuei zuzeneko musika eskaini zieten.

Hurrengo egunean, Aitz Beltz kobazulora irteera egin zen eta bertan musikak, poema saioak, irrin-tziak... girotu zuten goiza, kobazuloa merezi duen magiaz jantzi zelarik.

Eguerdian, bazkari herrikoia ospatu zen Gaztetxean eta bazkal ostean, txalaparta soinuek arratsaldeko ekitaldia zabaldu zuten. Inozentzio Pailazoak, bertarara hurbildu ziren guztiei irribarre ugari sorrarazi zien eta Silvio eta Rodriguez bikoteak kantautore ezagun askoren abesti errezital hunkigarria eskaini zuen.

Arratsaldeko 19:00ak aldera, Jo Ta Ito herriko lau nerabeek osatutako rock punk taldeak, adin guztietako jendea elkartu zuen Gaztetxean, arratsaldeko ekitaldiari bukaera bikaina emanaz. Ondoren, trikipoteo maratoia egin zen Agosti eta Barrena trikitilariek alaiturik eta goizaldeko orduetan, aurtengo edizioari bukaera borobila eman zioten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos