Minieskubaloia eta minisaskibaloia partidak asteburuan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Minieskubaloia eta minisaskibaloia saioak izango dituzte bihar Eskola Kirolean dihardun haurrek. Goizeko 9:30etan, alebin mutil eta neskak eskubaloia izango dute; Arno, Kalbaixo eta Apain taldeak arituko dira. Ondoren, 10:30ean, benjamin mutil eta neskak saskibaloian arituko dira; Kristozulo, Galdona eta Atxukale-Olatz taldeak arituko dira.

Kadete mailako saskibaloia nahi dutenek berriz, eguerdiko 12:00etan izango dute zita, izan ere Mutriku, Alkideba-Ointxe taldearen aurka neurtuko baita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos