Merkatu Txikia bihar Beheko plazan

Abuztuko azken otarra Ibon Aranbarrik eskuratu zuen. / A.G.
Abuztuko azken otarra Ibon Aranbarrik eskuratu zuen. / A.G.

Merkatua 9:00etan irekiko da

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Iraileko bigarren larunbata izanik, ohiko Merkatu Txikia ospatuko da bihar larunbatez Beheko plazan. Postuak, Antia, Aritza, Ibiri, Ekoalboraz, Ondare, Goienetxe eta Iratxe Loradendak jarriko dituzte.

Merkatua goizeko 9:00etan irekiko da eta eguerdiko 14:00etan itxi, beraz nahiko denbora izango da garaiko produktuak erosi ahal izateko. Arratsaldeko 13:30etan, erosle izan diren guztien artean ohiko otarra zozketatuko da. Ez da ekintza bakarra izango zeren Mutrikuko Arraun Taldeak hegaluze dastaketa eskainiko baitu.

Eguerdiko 12:00etan hasiko dira pintxoak eta razioak eskaintzen, eta horretarako 100 kilo hegaluze prest omen dituzte. Eguraldi txarra egingo balu, prestaketarako behar dituzte mahaiak Anbulatorio Zaharraren azpian jarriko omen dituzte. Nola nahi hegaluze errea nahi dituenei dei bat luzatu diete taperrarekin etor daitezen. Gogoratu pintxoa 1,5 eurotan eta razioa 3 eurotan eskainiko dituztela.

Fotos

Vídeos