Mendizale helduen ibilbidea

GORRITIBEREA MUTRIKU.

37. Euskal Mendizale Federazioaren Helduen Ibilbidea, Mutrikun ospatuko da hurrengo urriaren 29an.

Martxa horretan parte hartzeko epea, joan zen igandean zabaldu zen eta hurrengo urriaren 24an bukatuko da.

Mendizale federatuek doan izango dute ibilbidea, ez federatuek berriz 5 euro ordaindu beharko dute, eta bazkaria sartu ezkero, ibilbidea eta bazkaria federatuentzat 20 euro kostako da eta ez federatuentzat berriz 25 euro.

Inskripzioak www.burumendi.org helbide elektronikoan egin daitezke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos