Mendaron kotxea utzi eta trena hartuaz hondartzara

Uda garaian beste herrietatik etortzen dira trena hartzera. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Badira urte batzuk uda garaian Debagoiena eta Urola aldeko jendearentzat Mendaroko kaleak aparkaleku gune bihurtu zirela. Barruko jendea, Debako hondartzara joatea nahi duenean, beti arazo berdinarekin aurkitzen da, Deban non aparkatu ezinarekin. Kotxea aparkatzeko tokia topatzea nahi bada goizean goiz mugitu beharra izaten da eta oporretan estresaturik ibiltzeko gogorik ez da izaten. Nahikoa da urte osoan daramagun erritmoa eta goiz jaiki behar izana, gero oporretan kotxea eta hondartza dela eta ez dela, berdin jarraitzeko.

Geroz eta gehiago ikusten da Mendaroko kaleetan zehar, beste herrietako jendea kotxeak aparka-tzen. Bergara, Arrasate, Plaentxi, Aizkoitiko... herrietatik etortzen dira eta beraien helburua, hondar-tzara joan eta disfrutatzea da. Horretarako Mendaron kotxea uzten dute eta gero lasai trenez joaten dira, izan ere trenen ordutegi zabala dago eta ia ordu erdiro trenak dabiltza joan etorrian eta gure herrian aparkaleku arazorik ez dagoenez, Mendaro alternatiba oso egokia da pertsona askorentzat.

Fotos

Vídeos