Mari Domingi eta Olentzerori ongi etorria

Olentzero eta Mari Domingi, berriro herrian izango ditugu. / A.Z.
Olentzero eta Mari Domingi, berriro herrian izango ditugu. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaur, igandeak 24, berriro ere gure herri txiki honetara Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira eta hauei ongi etorria emateko asmoz, Ameikutz musika eskolak jaialdi bat antolatu du. Ostegunean Ikastolara etorri ziren eta gaur herriko kaleetan zehar ibiliko dira eta bukatzeko udaletxetik agur beroa eskainiko dute.

Kalejira, arratsaldeko 16:30ean hasiko da, Moxua izeneko etxe paretik, Garagartza auzoan eliz aurrean dagoen hasierako lehen etxetik. Kalejiran, gabon abestiak eta trikitixa doinuek, herriko kaleak alaituko dituzte, gabon giroan murgilduko digutelarik. Kalejirak, herriko kale guztiak igaroko ditu eta 18:30ak aldera udaletxeko terrazatik plazara hurbiltzen diren herritar guztiei gabon agur berezia eskeiniko diete.

Gabonetako ipuin lehiaketa

Olentzero eta Mari Domingiren agurra aprobetxatuko da, udaletxeak antolatzen duen Gabon ipuin lehiaketaren irabazleen izenak esateko eta irabazle bakoitzari suertatu zaion saria emateko. Aurtengo edizioa, aspaldiko urteetako arrakastatsuena izan dela esan daiteke. Guztira, 107 ipuin jaso dira aurreko urtean baino 23 ipuin gehiago eta iaz DBHko inork ez bazuen ipuinik idatzi, aurten 6 gaztek aurkeztu dituzte hainbat lan. 5 ipuin DBHko 3 eta 4 mailetan eta 1, DBHko 1 eta 2. mailetan.

101 ipuin, Lehen hezkuntzako 5 eta 6. mailetako gaztetxoak idatzi dituzte, hauetatik 59. Mendaro Ikastolakoak eta 42, Elgoibar Ikastolakoak.

Esan beharra dago, udaletxeak azken bi urte hauetan ipuin idazte tailerra antolatu duela, Peru Magdalena kazetaria izan delarik tailerraren arduraduna eta parte hartzearen gorakada, neurri batean tailer honen emaitza bat izan daitekela uste da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos