Borrar

Maite Maiorak herriaren esker ona jasoko du Kontzezio azoka egunean

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Jueves, 30 de noviembre 2017, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zapatu honetan, Kontzezio azoka egitarauaren barruan, Mendaroko Udalak, Mendi lasterketetan munduko txapelduna den Maite Maiorari merezi duen esker ona egingo zaio. Arratsaldeko 18:00etan, frontoian Elgoibarko Haritz dantza taldearen saioa izango da ikuskagi eta ekitaldi horren barruan, Maite Maiorari omenaldi beroa egiteko aprobetxatuko da.

Ganbonleku irekiak

Aurtengo gabonetako oporretan, Mendaroko Udalak Elgoibarko Izarra elkartearekin batera, Gabonleku irekiak antolatu dituzte. Abenduko 26tik 29ra eta urtarrilak 2tik 5era goizeko 9:30etik 13:00ak arte izango dira ekintza egun eta orduak. Gabon leku hauek Azpilgoetako Kultur etxean burutuko dira eta HH3tik hasi eta LH6a bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendurik dago. Hilak 20ean hasi zen Gabon leku hauetan parte hartzeko izen emate epea eta gaur da azken eguna. Izen emate orriak Ikastolan banatu dituzte baina informazio gehiago jakitea nahi duenak, udaletxera deitu edo eta udaletxeko web orrian begiratu dezake.

Euskal jolasen tailerra

Igande honetan, abenduak 3an, Euskararen eguna dela eta, Zubigazte zerbitzuak, Herriko pilotalekuan, euskal joko tradizionalen tailerra burutuko du. Dagoeneko informazio orriak Ikastolan banatu dituzte eta iadanik parte har-tzeko izena eman daiteke, ohiko tokietan, Ludotekan edo eta Gaztelekuan.

Pleno ordinario

Hoy, a partir de las 19.30 horas en el salón de plenos del ayuntamiento se celebrará un pleno ordinario en el que se tratarán diferentes puntos para su aprobación, como son las declaraciones institucionales del 25N y día del euskera, moción en relación a la situación que se está viviendo en Cataluña y aprobación del plan de normalización del uso del euskera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios