Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Josean Pascualen zuzendaritzapean aritu zen Musika Banda. ARGAZKIAK A.G.
Maila handiko ospakizunak

Maila handiko ospakizunak

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Martes, 23 de enero 2018, 00:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herritarrak pozik daude joan zen igandean ospatu zen Nazarenoaren inguruan izan ziren ospakizunekin. Hasteko, San Katalina komentuan izan zen eukaristia arrakastatsua izan zen, bereziki Santa Katalina eta parrokiko abesbatzen saioa azpimarratu behar delarik. Ignacio Busca Sagastizabalen 'Gloria' eskaini zuten hasieran bakarlari bezala Eusebio Azkue, Jose Juan Lizardi eta Andone Ojanguren izan zirelarik. Gero heldu ziren Franz Schubert-en 'Sanctus', Gotzon Aulestiaren 'Zure Arnasa' eta 'Zaude Gurekin' eta bukaeran Hilarion Eslavaren 'Tu es Petrus'. Komentuko Cavaillé-coll organoan Aintzane Basterretxea arituko zen eta guztien zuzendari berriz Aitor Lizardi.

Musika Banda, bikain

Musika Bandak Zabielen eskaini zuen kontzertua ere bikaina izan zen, beti bezala bariatua eta zehatza. Bukatzeko Raimundo Sarriegiren 'Donostiako Martxa' eskaini zuten gehigarri bezala, eta hemen ere jendea gustura atera zen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios