Maiatzean izango den Erromeri eguneko entsaioak bihar hasiko dira

Erromeriak ehun lagunetik gora mugitzen ditu urtero. /  GORRITIBEREA
Erromeriak ehun lagunetik gora mugitzen ditu urtero. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

'Gure Ametsa' dantza taldea sortu zela 53 urte beteko dira aurten, eta dantza taldearen ekimenez, aurten X. Erromeria ospatuko da maiatzaren 26an. Aurrez ordea aukera eman nahi diete herritar guztiei euskal dantzak ikasiaz, ariketa fisiko apur bat egin eta bertakoak diren ohituretara urrera daitezen.

Apirileko ostegun guztietan; beraz, 12, 19 eta 26an, arratsaldeko 20:00etan, Anbulatorio Zaharrean duten aretoan, entsaioak hasiko dituzte aurreko urteetan parte hartu ez dutenak, beraz lehendabiziko aldiz datozenak; eta maiatzaren 2tik aurrera, bost asteazkenetan, gaueko 21:15etan, entsaio orokorrak izango dituzte Miruaitz frontoian. Saio guztiak ordubete igaroko dute eta doan izango dira.

Eguna aurrera datorren heinean, jakin eraziko dute programazioa, izan ere hamargarren edizioa izanik, Erromeria berezia egin nahi bai dute aurtengoan. Biharko lehen entsaiora joateko, nahikoa da arratsaldeko 20:00etan Anbulatorio Zaharrean azaltzea, baina gauzak ongi antolatze aldera, izena 'Apartak' ileapaindegian ematea gomendatzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos