Sun magoaren ikuskizuna hilaren 27an

Sun magoa, gabon oporretako ikustaldi nagusia. /
Sun magoa, gabon oporretako ikustaldi nagusia.

San Agustin antzokian izango da eta bi saio eskainiko ditu

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gabonetako oporretan herrian hainbat ekintza desberdin antolatuko dira eta hil honetako 27an, San Agustin antzokian Sun mago handiaren ikuskizuna izango dugu. Bi saio eskainiko ditu, bata arratsaldeko 17:00etan eta hurrengo saioa, 19:00 etan.

Ikustaldira joan nahi duten guztiek, aurrez sarrerak erosi beharko dituzte, 5 euroren truke. Aste honetako astelehenean hasi zen sarreren salmenta eta printzipioz, abenduak 26arte eros ahal izango dira. Sarrera hauek eskuratzeko, bi aukera daude, bata udaletxean bertan erostea eta bestea, Morroskillo dendan.

Zubigazte, igande honetan

Igande honetan berriro Zubigazte zerbitzua eskainiko da, LH 4, 5 eta 6 mailako haurrentzat. Oraingoan, bi ekintza bateratu antolatu dira, alde batetik futbolin txapelketa eta bestetik merendola. Oraingo honetako menua, txistorra izango da, Santo Tomas eguna datorren astean ospatzen dela eta.

Zubigazteren saio berri hau herriko Gaztetxean eta Gaztelekuan izango da eta aurrez izena ematea konmenigarria da. Izena emateko, bi aukera daude, Ludotekan asteazkenetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik 18:00ak arte edo Gaztelekuan ostiral eta larunbatean, 18:00etatik 20:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos