Ludotekaren ate irekien azken eguna

Aurreko ikasturteko udaberri festa ospatzen. /  A.Z.
Aurreko ikasturteko udaberri festa ospatzen. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaur ostirala, ludotekak azken egun ireki eskainiko du. Egun hau ludotekaren, ate ireki astearen azken eguna izango da. Aurten hainbat berrikuntza izango ditu programak, alde batetik adinaren arabera eta bestetik orduaren arabera egingo da.

Adina, aldatu egiten da eta orain bakarrik Haur Hezkuntzako azken urteko umeei eta Lehen Hezkluntzako 1, 2 eta 3 mailakoei eskainiko zaie. Zergaitia, herriak bizi duen dinamikari lotuta dago. Azken urteetan argi ikusi da, haurrek zenbat eta adin gehigo eduki orduan eta zailagoa dela adin tarte horretakoak ludotekara etor-tzea. Hori horrela izanik, azterketa bat egin da udaletxeko teknikariekin eta azkenean Lehen Hez-kuntzako 4., 5. eta 6. mailakoak ludotekatik kanpo geldituko dira baina ordez, igandeetan 'Zubigazte' izeneko proiektu berri bat eskainiko zaie adin honetako haurrei. Proiektu berriarekin urrian hasiko dira eta xehetasun gehiago aurrerago emango dituzte.

Beste aldaketa, egun eta orduarena da. Lehen, astelehenetik ostegunera eskaintzen zen zerbi-tzua, orain asteazkenetik ostiralera izango da. Saioen iraupena luzatu egiten da eta ordu betekoa izan beharrean, ordu eta erdikoak izango dira.

Ludoteka zer den jakitea nahi duenak, oraindik gaurko eguna dauka libreki joateko. Izen emate orriak ikastolan banatu dituzte, baina ludoteka bertan ere orriak badaude. Hasieratik izena ematen duenak urte osoko kuota bakarra ordaindu beharko du, 44 eurokoa. Urtarriletik aurrera apuntatzen denak, 27 euroko kuota bakarra ordaindu beharko du eta Aste Santu ostean apuntatzen denak 11. Famili ugariek %30 gutxiago ordaindu behar izango dute.

Aurten ere, iaz antolatu zituzten ekintza antzerakoak aurrera eramatea aurreikusten da. Ludoteka berak eskaintzen dituen txokoez gain, sormen, irakurketa, mahai jokoak, joko sinbolikoen txokoak, hainbat ekintza eta tailer desberdinak antolatuko dituzte, sukaldaritza, jolas kooperatiboak, dantza saioak, akelarrearen prestaketa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos