Liburutegien Eguna ospatu zuen herriko liburutegiak

Opari bezala liburu bat jaso zuten Liburutegien Egunean. /  A.Z.
Opari bezala liburu bat jaso zuten Liburutegien Egunean. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Hilaren 24ean Liburutegien Eguna ospatu zen eta aurten, udal liburutegiak bat egin zuen ospakizun horrekin. Egun hori gogoarazteko, ekimen berezi bat jarri zuten martxan, mailegu zerbi-tzua erabili zuten guztien artean, liburu bat oparitu zieten, 'Maileguan liburu bat hartuz, beste bat opari' lelopean.

Horrela, egun horretan liburutegira liburu baten bila joan ziren guztiek bi libururekin joan ziren etxera, bata mailegukoa eta bestea, norberarentzakoa. Egun horretan, beste egunetan baino jende gehiago ibili omen zen zerbi-tzuan eta 20 bat liburu inguru oparitu zuten.

Liburutegien Eguna ospatzeaz gain, irakurketa sustatzea nahi izan zen, izan ere, gaur egungo gazteek sare sozialen erabilpenean murgilduta daude, irakurletazuna alde batera utzi dutelarik.

Fotos

Vídeos