Lea-Artibaiko XII. enpresa proiektu lehiaketa martxan da

Ekintzailetza, kooperatiba eredua eta enpresen sorrera sustatzen saiatzen dira

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ONDARROA.

Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioa Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko erakundeak dira, enpresa berrien sorrera beraien misioaren parte delarik. Horregatik, eta ekintzailetza kultura hedatzeko asmoz, Lea-Artibaiko XII. Enpresa Proiektu Lehiaketa jarri du abian. Helburu garrantzitsuenak hauek dira: Pertsona ekintzaileei errekonozimendua ematea, ekintzailetza kultura hedatzea, Lea-Artibai eskualdean lanpostu berriak sortzea eta kooperatiba eredua bultzatzea.

Lehiaketa 2017 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarri duten ekintzaileei edo 2018an martxan jartzeko asmoa dutenei zuzenduta dago. Enpresa proiektu kooperatiboei dagokienez, Lea-Artibai eskualdean kokaturikoez gain Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenan kokatutakoak ere aurkeztu ahalko dira.

Modalitate ezberdinak egongo dira eta sari hauek jasoko dituzte: Negozio ideia berritzaileenari: 2.000 euro. Merkataritza, ostalaritza, turismo / zerbitzu negozio ideia onenari: 1.500 euro.Emakume ekintzaileari: 750 euro. Negozio ideia jasangarrienari: 750 euro. Kooperatiba proiektu onenari: 2.000 euro. Bost modalitateak ez dira bateragarriak izango, hau da, enpresa bakarrak ezin izango ditu bi sari ezberdin jaso). Enpresa proiektua martxan jarri eta garatzeko lagun-tza ekonomikoaz gain, irabazleek erraztasun hauek jasoko dituzte: Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen Enpresa Haztegian kokatzeko erraztasunak. Enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkulari-tza eta laguntza erakunde antola-tzaileen eskutik. Sari banaketa, irailaren 22an Ispasterren ospatuko den Ekintzaile Egunean. Informazio zabalagoa eta inskripzio orria: www.leartibai.com

Poltsa organikoak

Lea Artibai Amankomunazgoak Markina-Xemeingo herritarren-tzat organikoa bereizteko KIT-a banatzen arituko da guar eta larunbatean. Gaur goizeko 9:00etatik 14:00etara izango dute herritarrek aukera Azokako karpan. Larunbatean, hilaren 9an, Udaletxeko Sarreran izango da KIT-en banaketa. Amankomunazgoak eta Markina-Xemeingo Udalak bizilagunei bidalitako gutuna eramatea gomendatzen da, bertan ateratzen den errolda helbideak bat egiten duelako datu basearen informazioarekin. Edonola, NANarekin izena emateko aukera ere badago.

Poltsa organikoak banatzeko makinak jarriko ditu Lea Artibaiko Amankomunazgoak. Joan den astean jarri ziren poltsa organikoak banatzeko makinak. Amankomunazgoak bi hilabetean behin 37 poltsen sorta bat emango du doan etxe bakoitzarentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos