Laumono taldearen itzulerarekin bukatuko da 'Abendurock' jaialdia

Laumono taldea Mutrikun izango da kontzertua eskaintzen. /
Laumono taldea Mutrikun izango da kontzertua eskaintzen.

Gaueko 22:30ean izango da kontzertua Gaztetxian, doan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatutako 13. Abendurock jaialdia gaur amaituko da arrakasta giroan, izan ere bukaerarako herriko talde mitikoa izan zen Laumono taldearen itzulera adierazten baitute. Tarte bateko geldialdiren ostean, kantu berri eta zaharrak osa-tzen duten kantu lista indartsua prestatu dute, bertan blues eta hard rock erritmoak nabarmentzen direlarik. Horiek guztiek eskainiko dituzte gaur, 22:30ean hasiko den kon-tzertuan. Gogoratu, taldea gaur egun lau kidez osatua dagoela; Iñigo Gorritxategi baxujolea, Enekoitz Andonegi bateria jolea, Jon Iturrino gitarra jolea eta Rikar Garagarza abeslaria. Aurreko saioetan jendeak eran-tzun badu, gaur beste horrenbeste gertatuko da, are eta gehiago herritarrak izanik gaurko protagonistak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos