Langabezia egoeran dauden ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak kudeatuko ditu Debegesak

Garapen agentziak 74.575 euro kudeatuko ditu eskualdean

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Langabezia egoeran dauden eta enpresa-ideia bat garatu edo enpresa-proiektu berria martxan jarri nahi duten Debabarreneko herritarrek Debegesa garapen agentziaren bitartez egin ahal izango dute eskaera Lanbidek ekin-tzaileei laguntzeko abian jarri dituen diru-laguntzak jasotzeko. Langabezian egotea bete beharreko baldintza izango da. Debegesa garapen agentziak, guztira, 52 laguntza eta 74.575 euro kudeatuko ditu eskualdean.

Debegesa da Debabarrenean diru-laguntza hauek bideratu eta banatuko dituena, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua den aldetik, eta aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei. Onartutako 52 diru-lagun-tzetatik 22 enpresa-ideia bat izanik ideia hori aztertu eta garatu nahi duten ekintzaileentzat izango dira, eta beste 30 diru-laguntza banatuko ditu Debegesak negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten.

Diru-laguntzen zenbatekoari dagokionean, enpresa-ideia bat garatzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari. Zenbateko hauek % 15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste % 15 emakumezkoa bada.

Lanbideren diru-laguntza deialdi honi buruzko xehetasun guztiak emango ditu Debegesak datorren urtarrilaren 24an, 12:00etan. Informazio-saioan diru-laguntza eskatzeko interesa duten herritarrek zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Eskaerak 2018ko urtarrilaren 25etik otsailaren 1era aurkeztu beharko dira Debegesaren bulegoetan.

Taller de lectura compartido

El taller de lectura que el grupo a favor de los buenos tratos ha organizado comenzó el miércoles en la biblioteca municipal de 19.00 a 20.00 horas. El taller consta de un total de 5 sesiones y durante el mismo, se leerán diferentes episodios y fragmentos del libro 'Ponte en mi lugar', de la escritora Olivia Roca. Tras la lectura se realizará una análisis conjunto para reflexionar sobre lo leído. El taller es abierto. La próxima sesión será el próximo día 31.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos