Borrar
Ane eta Nora mutrikuarrek osatzen dute Biren. GORRITIBEREA
Kraussk taldeak gaur azken kontzertua eskainiko du

Kraussk taldeak gaur azken kontzertua eskainiko du

Gaztetxean izango da, gaueko 23:00etan hasita, dohainik

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Viernes, 20 de abril 2018, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mutrikuk duen musika zaletasunak bultzaturik sortu zen duela bederatzi urte Kraussk metal taldea, eta gaur emango du azkena gaueko 23:00etatik aurrera Gaztetxean hasiko den kontzertuan. Urte hauetan zehar hainbat aldaketa izan ditu taldeak eta gaur egun taldea osatzen dutenak hauek dira; ahotsean, Igor Akarregi ondarrutarra; baxuan, Iñaki Urrutia; gitarran, Ibon Aginaga eta Aritz Larrea eta baterian Aitzol Collazo.

Urte hauetan zehar disko bakarra kaleratu dute 'Gudaberria' deitutakoa. Kolaborazioak ere ugariak izan dituzte; bai herri mailan, horien artean Endika Lekube aipatu behar; edo eta herritik kanpo berriz, Anari Alberdi. Kontzertuan ez dira bakarrik arituko, izan ere Ondarroa, Azpeitia eta Soraluzeko musikariez osatutako 'Üther' taldea ere Mutrikun izango baita. Kontzertua doan izango da, hasieran Üther' taldea arituko da eta ondoren igoko dira oholtzara 'Kraussk' taldekoak, baita taldean aritu zirenak ere. Taldea desagertuko da, baina musika esparruan segitzeko asmoa omen dute, beraz dinamika ez da itzaliko.

Biren bikotea 'Txalaparta'n

Ez dira gaueko musika kontuak hor amaituko, izan ere Ane eta Nora Agirre biki mutrikuarrek osatzen duten Biren bikotea arituko baita gaueko 22:00etatik aurrera 'Txalaparta' kafetegian.

Gogoratu ahizpek duela urtebete irabazi zutela Euskal Kantu Txapelketako bikote mailako lehen saria, eta ondorioz formatu txikiko hainbat kontzertu eskainiak dituzte han-hemenka. Beraz, ostiraletan Mutrikun gauzatzen den pintxo-pote arrakastatsuak, luzapena izango du gaurkoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios