Kontzezio azoka negu usainean ospatuko da

Aurten Usansoloko Joaldunak izango ditugu kalejiran. / A.Z.
Aurten Usansoloko Joaldunak izango ditugu kalejiran. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaur goizeko 9:30etik aurrera, Kontzezio Azokari hasiera emango zaio. Bertan baserrietatik kalera etorriko diren produktuak erosteko aukera izango dugu eta baita artisau lanak erosteko ere. Azokan, Mendaroko baserrietako animaliak ikusteko aukera ere izango dugu.

Goizeko 11:00k aldera VII sagardo lehiaketari hasiera emango zaio eta baita gaztetxoentzat zuzendurik dagoen, «baserrira gertura-tzen» tailerra ere. Eguerdiko 12:00ak aldera, Mendaroko trikitixa dantza taldearen kalejira eta dantzen erakustaldia izango da eta handik gutxira, Izetako idiek gurditik tiraka kaleak zeharkatzen ibiliko dira eta haurrek gainean ibiltzeko aukera izango dute.

13:00etan Usansoloko Joaldunen kalejira izango da eta 14:00ak aldera, sarien banaketa.

Arratsaldean ere, hainbat ekin-tza antolatu dira, 18:00etan Elgoibarko Haritz taldearen dantza ikuskizuna izango da eta jaialdi horretan Maite Maiorari omenaldi bat eskainiko zaio. Ondoren Basetxerri saiheski errea dastatzeko aukera izango da eta Guri 5 taldeak giroturiko erromeria.

Eguraldi txarra dela eta, Udaletxeak herriko plaza guztia aterpean jarri du Toldo itxi bat erabili delarik horretarako, beraz azoka guztia estalpean izango da. Plaza aterpean jarri dute, frontoian, barazki postuak izango ditugu eta arkupe guztiak erabiliko dira ere, postuak jartzeko, beraz eguraldi okerra ez da oztopo izan behar Kontzezioko azoka honetara hurbiltzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos