Kirol minoritarioen ezagutza zabaltzen

Herriko haurrak, arku tiraketan. /  A.Z.
Herriko haurrak, arku tiraketan. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Elgoibarko Zarta Arkulari Kirol Elkartearekin elkarlanean, kirol minoritarioen ezagutza zabaltzeko programaren barruan Arku tiraketa jardunaldia ospatu zen Mendaron pasa den Maiatzaren 12an. Ekintza hau Arno Guraso elkarteak antolatu zuen eta bertan Lehen hezkuntzako 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasle guztiei egon zen zuzenduta. Ekintza Frontoian buru zen goizeko 11:00etatik 13:30era eta harrera ezin hobea euki zuen ekintzak, partehartze oso handia egon bait zen. Lehen aldia da gure herrian kirol mota hau plazaratzen dela eta ikusmin handia piztu zuen haur eta gurasoen artean.

Arku tiraketan ibiltzeaz gain, margo tailerrak ere egon ziren eta hauetan txikienek «dianak» margotzeko aukera izan zuten.

Orain dela 15 egun Xakea izan zen protagonista, aurreko honetan aipatutako hau eta datorren zapatuan Bola eta Tokaren eguna izango da.

Astoa irabazle

Aurreko larunbatean ere Tope Natxiok giza probetako talde mistoa Madarixa auzoan izan zen koategiko astoaren aurka erakustaldia egiteko asmoz eta bide batez, indarrak neurtu eta nor zein baino gehiago zen ikusarazteko. Astoak 64 plaza bete zituen eta giza-probetako taldeak 62, oraingoan animalia, sasoi hobean eta indartsuagoa agertu zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos