Kirol egun arrakastatsua

Goizeko kirol eguneko ekintza bat. /  A.Z.
Goizeko kirol eguneko ekintza bat. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurreko larunbatean, Kirola izan zen herriko gazteen artean protagonista nagusia; alde batetik Arno Guraso elkarteak, goizean zehar Kirol eguna antolatu zuen eta arratsaldean, pilota eskolak, Gipuzkoako pilota federazioarekin elkarlanean, Pelota eguna ospatu zuen baita ere.

Goiz partean, Herriko enparantza inguru guztia, enparantza nagusia, atzekaldeko parke txikia, oinezkoen bideak eta frontoia, kirol gune erraldoi batean bihurtu zuten Arnoko gurasoek, eta txoko bakoitzean jolas desberdinetan ibilitzeko aukera izan zuten ikastolako haurrek, kirola eta jolas kooperatiboek bat eginik, elkarren artean bizikidetza egokia sustatzeko ekimenak landu ziren, konpetitibitate eza jorratu zutelarik balore nagusi moduan.

Arratsaldean ere, ez zen mots geratu pilotari eskainitako eguna eta 30 gaztetxok parte hartu zuten euskal pilotaren egunean, esku pilota partidak jokatu ziren baina baita ere hainbat euskal pilota joko ere. Ekimen berri horrekin, Pilota eskolari bultzada bat ematea nahi izan zioten, irailean eskolara, haur berriak hurbiltzeko asmoz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos