Kalitatezko asteburu musikala izango da hurrengoa

Musika Eskolako klarinete taldekoak ere kontzertuan izango dira./
Musika Eskolako klarinete taldekoak ere kontzertuan izango dira.

Ukkeme koralak itxiko du zikloa komentuan

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Udaberria behingoz helduko dela ziurtatu ondoren, bihar hasi eta larunbata bitartean hiru musika emanaldi zein baino zein erakargarriagoak izango ditugu Mutrikun. Hasteko, bihar ostirala, Mutrikuko Udal Musika Eskola eta Astigarragako Musika Eskolak, elkartrukeko lehen kontzertua eskainiko dute. Astigarragatik bi talde etorriko dira; '7terdik' eta 'Ttakun' taldeak, eta bukaeran Mutrikuko klarinete eta saxofoi taldekoekin batera arituko dira.

Eskainiko dituzten piezak egun egungoak izango dira; '7terdik' taldeak, Skaiketan taldearen 'Mundu berri baten mapa', 'Orekariak' eta 'Hondarraren gainean'; Hesian taldearen 'Noiz itzuliko zara' Vendetta taldearen 'Illunpetan' eta Zartako taldearen 'Rude giri' kantak eskainiko dituzte. 'Ttakun' taldeak berriz Etzakit taldearen 'Izar iheskorra', Esne Beltza taldearen 'Baltxekua', Gozategi taldearen 'Gogoratzen' eta 'Mandela', Ken Zazpiren 'Zenbat min' eta Gose taldearen 'Ezetz' kantak eskainiko dituzte. Ondoren bi taldeak Betagarri taldearen 'Euri tanta' eskainiko dute eta bukatzeko Astigarraga eta Mutrikuko taldeak 'Gaztelugatxeko martxa' interpretatuko dute. Kontzertua, arratsaldeko 19:30ean, hasiko da Zabiel plazan, eta eguraldiak laguntzen ez badu, kultur etxeko ganbarara eroango litzateke. Hilaren 21ean, Mutrikuko Musika eskolako 'Dreamers' taldea Astigarragan arituko da.

'Ukkeme' korala Komentuan

Musika Bandak, larunbatean eguerdiko 13:00etan, Xiri gunean eskainiko duen kontzertua ahaztuko gabe, ikusmira berezia piztu du Ukkeme; Markina-Xemeingo 'Eme-ki' korala eta Ondarroako 'Unanue' kamara koralak, larunbatean, arra-tsaldeko 20:00etatik aurrera, komentuan eskainiko duten kontzertuak. Are eta gehiago kontuan hartzen badugu bakarlaria Melissa Mancini izango dela, edo eta baterian Iñaki Belaustegi arituko dela. Zuzendariak Estibalitz Arrizabalaga eta Yolanda Loira izango dira, pianoan Antxon Sarasua arituko da, kontrabaxuan Angel Ituarte, baxuan Igor Rodriguez, eta aipatutako bi herritarrak.

Eskainiko dituzten kanten artean daude 'Pater Noster', 'Ave Maria', 'Nire ohetik', 'Esta Tierra', 'Txoria dator esatera', 'Munduari begiratzeko', 'Hijo de la luna', 'Dzanga', 'Izarrak ortuan' edo eta 'Freedom Trilogy'.

Heriotz sentitua

Jose Angel Lizardi alkatearen ama zen Miren Agirregomezkorta Arrizabalaga (Kepa Lizardiren alarguna), atzo zendu zen 82 urte zituela. Bere hileta elizkizunak gaur, arratsaldeko 19:30ean izango dira parrokian. 'Bizitzaren gurpil amaigabe honetan' herritar guztien elkartasuna herriko lehen agintari eta familiakokein.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos