Juanita Burgoa, zozketaren garaile

Matias presidenteak eman zion koadroa Juanita Burgoari. / A.G.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Mutrikuko Arte Lagunak kolektiboak antolatutako koadroaren zozketaren irabazlea Juanita Burgoa da, berak baitzuen 2.255 zenbaki saritua. Anton Urreisti Mutrikun jaio eta Mendarok bizi den margolari sarituak egindako 116x73 zentimetroko oleoa da Jose Luis Matias, 'Arte Lagunak'eko presidenteak Juanitari eskuratu ziona. Aipatu, bizpahiru urtetik behin antolatzen dituzten zozketari esker, Arte Eskolak material berriak erosten dituela; aurtengoarekin koadroen euskarri berriak, armairu bat, jarlekuak, margotzeko materiala eta agian internet zerbitzua ere jarriko dute, klaseetan kontsultak sarritan egin behar izaten baitituzte.

Aipatu baita kurtso berrirako 35 plazak beteta dituztela, eta horietatik 4 berriak direla, beraz batetik jarraipen nahia badago, eta bestetik jende berria ere urreratzen da Arte Eskolara.

Fotos

Vídeos