Jendetza Txurruka plazan

'Mutriku Erria' argiak itzalirik entzun eta abestiak halako giro berezi bat sortzen du. / GORRITIBEREA
'Mutriku Erria' argiak itzalirik entzun eta abestiak halako giro berezi bat sortzen du. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Ostiral gauean ospatu zen Mandazketa danborrada arrakastatsua izan zen benetan. Jendetza bildu bai zuen Beheko plazan zein Txurruka plazan. Piezak jotzerakoan seriotasuna erakutsi zuten partaideak, piezen artean edariren bati ematen bazioten ere, baina danborradaren esentzia horixe da. Oihan Vegaren saioak berriz aspaldiko partez lortzen den betekadarik handiena eman zion Txurruka plazari, Beheko plaza inguruak ere jendez beteta zeuden bitartean. Atzo eguerdiz ere jende asko zen Goiko plazan eta horrek eragin zuen Musika Bandaren kontzertu prestatuan. Arratsaldeko sokamuturrak berriz agerian utzi zuen zezenekiko Mutrikun dagoen zaletasuna.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos