Jende eta partaidetza haundiko Malen jaiak amaitu dira

Ekintza ezberdinez josita egon dira aurtengo Malen Jaiak. / GORRITIBEREA
Ekintza ezberdinez josita egon dira aurtengo Malen Jaiak. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Azkeneko urteetako ohiturari jarraituz, baina aurtengoan asteburu zein zubiarekin bat etorri diren bost egunetako jaiak amaitu dira. Mutrikun, bereizgarri bat dago ordea, Malen Jaiak herriko zein kanpoko jendetza elkartzen badute, irailean ospatzen diren Galbaixo Jaiak, are eta herrikoiagoak izaten direla, eta ondorioz, bi hilabete besterik ez direla falta berriro ere festa giroan murgiltzeko.

Burutu diren ekintzak hobetze aldera, zerbait pentsatu beharko li-tzateke Txurruka plazan Danborradak zein Musika Bandaren kontzertua hobeto entzun ahal izan daitezen. Betekadarik handiena Oihan Vegaren musika saioak izan du zalantzarik gabe, baina asko gustatu ziren baita lau emakume bertsolarien saioa Beheko plazan.

Aipagarria Jai Alai World Tour txapelketako finalak izan zuen arrakasta, Miruaitz frontoia erabat bete bai zen zesta punta jokoaz goza-tzeko. Irabazleak azkenik, Erkiaga eta Aldazabal, Hormaetxea eta Ekhiri 10-15, 15-12 eta 5-2 irabazi ondoren.

Aipagarria da ARC-2 mailako Yurrita Group banderak bildu zuen jendetza, batik bat Laredo, Castro edo Colindres-etik etorriak, baina baita Pasai San Juan edo eta Mundakatik ere. Irabazlea Lapurdi, eta Mutriku seigarren, aurreko egunean ontziaren bi toletak hautsi eta azken orduko konponketaren ostean.

Rock kontzertuak ere arrakasta-tsuak izan dira, eta berriro ere agerian gelditu da Mutrikuk toki ireki eta estali bat behar duela antolatutako ekintzak ziurtasun minimo batekin aurrera atera ahal izateko.

Dastaketa jendetsua

Atzokoaz berriz aipatu, oso jende-tsua gertatu zela haragi gisatu dastaketa. Astelehen arratsaldeko 20:00etatik goizeko 3:00ak arte arituko ziren Mandazketa elkartean prestaketa burutzen Joseba Urreisti 'Olabarro', Belen Fundazuri, Lourdes Udabe eta Ainhoa Arrizabalaga, eta atzo eguerdian prestatutako guztia agortu zen ohi den bezala.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos