Eguraldia lagun, jende asko animatu zen urteberri egunean Arnoko gailurrera igo, arnasa hartu eta ondorengo hamaiketakoaz gozatzera. Burumendi Mendizale Taldekoek aurretik altxatuta zituzten hainbat osagai, baina aipatu behar da urteberri egunean bertan, goizean goiz jende gaztea ere elkartu zela joan zen urtean bezalaxe txorizo egosi edo eta salda igotzeko. Eraman zen guztia agortu zen, beraz 500 lagunetik gora igoko ziren Arnoko gailurrera, txorizoak bakarrik 325 prestatu bai ziren eta guztiak agortu zirenez, kontuan edukiaz guztiek ez zutela txorizo pintxoa dastatzen. Jende gehiena Mutrikukoa zen, baina ordezkaritza zabala heldu zen Ondarroa, Deba eta baita Mendarotik ere. Bestalde gogoratu behar da, aurten bete direla 25 urte berriro ere ekimena indarrean jarri zenetik, aurretik ere mendizale ugarik parte hartzen zuen Urteberri eguneko irteeran eta batak eta besteak jaki eta edaririk eroaten zituzten mendira, baina 1994. urtean Burumendi Mendizale Taldeak era antolatu batean ekin zion salda eta txorizoa banatzeari, eta urtetik urtera gorantz doa ekimena, gainera azken bi urte hauetan gazteak ere gehitu direnez gero laguntza ematera, guztiak pozik.
Lo + leído
Top 50
- 1
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 2
Un testigo admite presiones para declarar del principal acusado de Alsasua
- 3
Real Sociedad-Atlético: ¿A que este cuento aún no ha acabado?
- 4
Muere un legazpiarra de 88 años tras quedar atrapado bajo su tractor en la huerta
- 5
Por qué tender la ropa dentro de casa es peligroso para la salud