Izaskun Mujikak 'Lurretik sortutako ipuinak' kontatuko ditu bihar Zabielen

Izaskun Mujika./
Izaskun Mujika.

A. G. MUTRIKU.

Izaskun Mujika ipuin kontalaria Mutrikun izango da bihar Zabiel kultur etxean kokatua dagoen Haur Liburutegian. Arratsaldeko 17:00etan hasi eta ordubetez 4 urtetik gorakoentzako 'Lurretik sortutako ipuinak' kontatuko ditu; naturarekin eta bertan bizi diren izakiekin erlazioa duten kultura ezberdinetako historiak, lurra errespetatzen eta zaintzen erakusten duten ipuinak. Emanaldiaren atarian zazpi puntu ezarri dituzte ordea: isiltasuna gordetzea, puntualitatea, behin hasi ezkero ez sartzea, emanaldian ezer ez jatea, bi eta hiru urteko haurrak gurasoren batekin etortzea, heldu hauek beraien haurraz arduratzea, eta azkena, haurrak emanaldiarekiko interesa galdu badu bukaera arte egotera behartzea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos